Etxebizitzetan eraginkortasun altuko birgaitzea lortzeko on-line tailer berria antolatu du Foru Aldundiak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako on-line tailerra antolatu du maiatzak 13an, 18:00etan.
Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko izeneko tailerraren helburua bizitegirako diren eraikinen birgaitzea aurrera eramateko orduan herritarrei energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak eta ezagutzak eskura jartzea da, beti ere, modu erraz eta ulerkorrean. Izan ere, eraginkortasun altuko birgaitzeek, aurrezpen ekonomikoa handitzea ahalbidetzen dute, energiaren kontsumoa gutxituko baita, eta bertan bizi diren familiek osasunean irabazten dute.
Tailer honetan parte hartzeko izena eman behar da aurretik, honako telefono zenbakira deituz: 943 11 29 48. Internetera sarrera izatearekin nahikoa da, ez da programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!