Oñatiko udala

Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa antolatu da Aretxabaletan eskualdeko herritarrei zuzenduta

2021/10/21
Card image cap
Hilaren 26an izango da, Zaraia aretoan, 18:00tan

  Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aretxabaletako udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan. Tailerraren helburua da herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta ulergarri batean eskaintzea.

  Energia berriztagarrien ezarpenak araudiari lotutako aldaketak jasan ditu berriki eta aldaketak teknologia horien ezarpena erraztu du, baita banakako etxebizitzetan zein etxebizitza-blokeetan. Energia berriztagarrien instalazioak aurrera eramateko baldintzak zeintzuk diren argituko du aditu batek eta aldi berean, gure lurraldean martxan dauden instalazioen benetako kasu praktikoen bidez instalazio horietan sortutako energia nola erabili daitekeen azalduko du.

  Debagoieneko herritar guztioi zuzendutako tailer honetan parte hartzeko izena eman behar da. Bi bide daude horretarako, posta elektronikoz, mezua helbide honetara bidalita: argitu@gipuzkoa.eus edota telefonoz, zenbaki honetara deituta: 605 757 687. Bihar amaitzen da izena emateko epea.

  Energia berriztagarriak zure entxean… posible da! tailerra Energia Argitu programaren baitan kokatzen da. Helburua kolektibo ezberdinei, partikularrak, merkatariak, enpresari txikiak eta abar, energiaren kontsumoaren murrizteko aukera eskaintzea da.

  Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa Aretxabaletako Arkupe kultur etxean emango da, hilaren 26an, asteartean, 18:00tatik aurrera. Baina bihar bertan, eta enpresa ordezkariei zuzenduta, enpresa industrialetan berokuntza, klimatizazio eta argiteria sistemetan energia nola aurreztu saioa eskainiko da Debagoieneko mankomunitatearen egoitzan, Arrasaten. Saioa, 9:00tatik 11:00tara izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!