Oñatiko udala

Etxebizitza inguruan dagoen problematika jorratzeko tailerra antolatu da otsailaren 10ean

2022/02/05
Card image cap
Parte hartzeko izena ematea eskatzen da

  Herriko hainbat eragilek Oñatin bizi nahi dut dokumentala osatu zuten etxebizitzen gaiaz, bereziki alokairurako etxebizitza faltaz hausnartzen hasteko. Gaia gizarteratzeko bitartekoa izan zen. Dokumentalaren hiru emanaldi egin ziren urtarrilean eta saio horietan iragarri bezala, orain, tailerrak abiaraziko dira, gaia sakonago aztertzeko asmoz.

  Etxebizitzak alokatzeko zailtasunak, jabeek izan ditzaketen erreparoak, alokairuen prezioak, alokairuaren alternatiba izan daitezken beste aukera batzuk… guzti horretaz eztabaidatu nahi da tailerretan. Hitzordua datorren ostegunerako, otsailaren 10erako egin da, 19:00tan, Kultur etxean. Dokumentala ikustera joan zirenei posta elektronikoa ematea eskatu zitzaien, baldin eta ondorengo lanketa prozesuan parte hartzeko interesa bazuten. Horiei tailerrerako gonbidapen zuzena helaraziko zaie. Baina saioak irekiak dira, interesa duen edonork parte hartu ahal izango du. Aretoaren edukiera mugatua dela kontutan hartuta, aurrez izena ematea eskatzen dute antolatzaileek eta horretarako posta elektroniko bat zabaldu dute: onatinbizinahidugu@gmail.com.

  Oñatin bizi nahi dut dokumentala berriz, sarean zintzilikatu dutela jakinarazi dute ekimenaren arduradunek. Youtube kanalaren bitartez zabaldu dute. Nahikoa da beraz, youtube-n sartu eta izenburua klikatzea 40-41 minutuko iraupena duen dokumentala ikusi ahal izateko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!