Oñatiko udala

Etxaluzeko parkearen eraberritze lanak lizitaziora atera berri ditu udalak

2018/07/16
Card image cap
Interesa duten enpresek abuztuaren 20ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko

  Etxaluzeko parkea eraberritzeko LKS Ingenieritzak idatzitako proposamen teknikoa onartu zuen udal gobernu taldeak uztailaren 5eko bileran. Horren arabera, eremua txukunduko da, oinezkoen guneak eta berdeguneak konponduz. Parkeko zoladura guztia, 1.700 m2 inguru, berrituko da kolore naturaleko asfaltoa erabiliz. Gainera, hormigoizko hormatxo/eserlekuak eraikiko dira bost puntutan, eta tamaina desberdineko 13 eserleku ere jarriko dira. Iturri berri bat izango du parkeak eta argiteria guztiz berrituko da 14 luminaria jarrita. Parkerako sarbideak ere egokituko dira irisgarritasun unibertsala bermatuz.

  Lanen lizitazio prezioa ia 241.000 euro da eta kontratatzen den enpresak bi hilabeteko epea izango du lana burutzeko. Interesa duten enpresek abuztuaren 20ra arteko epea dute eskaintzak udal bulegoetan aurkezteko.

  Etxaluzeko parkearen erabateko berrantolamendua egin asmo zuen udal gobernu taldeak, parkearen azpiko garajeak  irazgaitzi edo inpermeabilizatu behar zirela aprobetxatuta. Baina garaje jabeek atzera egin dute eta ondorioz udalak ere bai, orain lan handi bat egin eta urte gutxiren buruan, zoladura aldatu beharra ez baitzen egoki ikusten. Beraz, Altube-Negeruela-Otaegi arkitektoek egindako Parke gorrixa proiektua alde batera utzita, eremua txukuntzeko egokitze lan xumeagoak egitea erabaki da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!