Oñatiko udala

Etorkizuna Eraikiz-ek udaletara zabalduko du lankidetza-gobernantzako eredua

2021/09/24
Card image cap
Udal Etorkizuna Eraikiz ekimeneko partaideen bilera atzo
Oñatiko udalak lehen esperientzia honetan parte hartuko du

  12 herritan hasiko da Udal Etorkizuna Eraikiz ekimena, horietako bat Oñati izango da. Foru aldundian egin zen foro berri honen lehen bilera atzo eta bertan izan zen, besteak beste, Izaro Elorza alkatea.

  Etorkizuna Eraikizek kode irekian partekatuko ditu bere eredua eta filosofia Gipuzkoako udalerriekin, udal bakoitzak antzeko lankidetza-gobernantzako prozesuak abian jarri ditzan maila lokalean. Helburu nagusi da Etorkizuna Eraikizen ekintza esparrua zabaltzea eta Gipuzkoan ikaskuntza-komunitate bat eratzea, lurraldeak bere potentziala biderkatu dezan, etorkizuneko erronkei aurre hartu eta erantzunak emateko.

  Udal Etorkizuna Eraikiz esperientzia hau Oñatirekin batera partekatuko duten beste herriak dira, Andoain, Azkoitia, Beasain, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Irun, Legazpi eta Zarautz. Esperientzia pilotu hau hasi, 12 udalerrirekin hasiko da, baina lurraldeko gainerako udalerrietara hedatzen joango da gradualki.

  Diputazioa eta udalen aliantza honen bidez erakundeen arteko entzute eta ikaskuntza partekatua areagotu nahi da, udalek abian jarritako elkarlaneko gobernantzarako mekanismo edo tresnak jaso eta balioesten diren aldi berean. Lankidetza beraz, aldebikoa izatea aurreikusten da.

  Ekimenaren garrantzia azpimarratu zuen Markel Olano diputatu nagusiak, demokrazia indartu eta herritarren eta erakundeen arteko arrakala gainditzeko bidea emango duela adieraziz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!