Oñatiko udala

Estenaga eta Umerez baserrien arteko bidea itxita dago, ura kanalizatzeko lanak direla eta

2022/02/14
Card image cap
Martzelino Zelaia kalea ere bihar itxiko da, aldamioak kentzeko

  Murgia auzoko Estenaga eta Umerez baserrien arteko bidean zulo handia ireki zen gaizki kanalizatutako uren ondorioz. Urak bideratu eta auzo-bidea konpontzeko lanak egiten ari dira, pasa den astetik. Ondorioz, bidea trafikorako itxita dago. Lanak, ostiralean, hilaren 18an amaitzea espero da eta orduan irekiko da pasabidea. Bitartean, trafikoa Murgialdai aurrealdetik edo Berezaotik barrena bideratzen ari da. Asteburuan lan eremua txapaz estali da eta Murgiako ohiko auzo bidea erabilgarri egon da.

  Herri gunera etorrita, Martzelino Zelaia kalea trafikorako itxita egongo da bihar, kaleko eraikin batean dauden aldamioak kendu arte. Goizeko lehen orduan hasiko dira desmuntatze lanekin eta material guztia kendu eta jaso ondoren irekiko da kalea. Martzelino Zelaia kalea ez da ohiko pasabidea autoentzat baina hainbat garaje badaude inguruan eta horien erabiltzaileek gogoan hartu beharko dute kalea bihar itxita izango dela.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!