Oñatiko udala

Estalkia jarri da Azkoagaingo bizikleta aparkalekuetan

2024/02/09
Card image cap
Errepidearen eustorma sendotu da Garagaltzan

  Azkoagain ondoko hainbat bizikleta aparkaleku babestu dira, estalpea jarrita. Aurrez, herriko beste hainbat lekutan jarritako estalpeen eredua jarraitu da Azkoagaingoa sortzeko. Futbol zelairako eskaileren ondoan dauden bizikleta aparkalekuen erdiak edo, estali dira, mugikortasun jasangarriaren aldeko urrats berria emanez. Udal brigadako langileek jarri zituzten estalkirako oinarriak, lehenik, eta, orain, estalpea bera finkatu dute.

  Garagaltza auzoan bestalde, errepidearen eustorma sendotu dute udal langileek. Arregi nekazal-etxetik Garagaltza handi baserrirainoko auzo-bideari eusten dion horma oso kaltetuta zegoen, puntu batetan, eta ghiago zartatu aurretik, indartu egin da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!