Oñatiko udala

Eskualdean liztor beltzaren kontrola egiteko pertsona bat kontratatuko du Deba Garaia elkarteak

2015/06/11
Card image cap
Interesa dutenek, izena, ekainaren 26a bitartean eman behar dute

  Deba Garaia mendi nekazaritza elkarteak, liztor beltzaren habien kontrola egin nahi du. Eta pertsona bat hartarako propio kontratatuko du. 2015eko kanpaina uztailetik abendura luzatuko da, ondorioz, kontratuaren iraupena ere sei hilabete horietarako izango da. Sei hilabetetarako baina astean egun bateko jarduerarekin. Langileak, asteko egun horretan, eskualdean barrena ibili beharko du liztor beltzaren habiak lokalizatu eta kontrolatzen.

  Lanpostura aurkeztu ahal izateko, oinarrizko hiru baldintza bete behar dira: Biozida aplikatzaile txartela edukitzea, oinarrizko maila; gidatzeko baimena izatea eta norberaren autoa jartzea. Eskualdearen ezagutza izan eta bertan erroldatuta egotea eta antzerako lanetan esperientzia izatea bereziki baloratuko dira.

  Debagoienan liztor beltzaren kontrola egiteko lanpostua interesekoa duenak, eskaera, Bergarako Urteaga kalean dagoen Deba Garaia mendi nekazaritza elkartean egin behar du. Argibidetarako, bertara telefonoz deitu daiteke: 943.762547 zenbakira edo mezua idatziz bidali, marikarmen@debagaraia.com helbide elektronikora. Eskaera orria bete eta dokumentazioa aurkezteko epea, ekainaren 26ko arratsaldeko 3etan beteko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!