Esku-hartze sozioedukatibo eta psikosoziala egiteko zerbitzuaren lizitazioa eteteko erabakia bertan behera utzi da

2022/05/18
Card image cap
Kontratazio prozedura berriro abiatuta, jasotako eskaintzen dokumentazioa aztertzen hasi da Kontratazio mahaia

  AGISAS, Integratzaile Sozialen eta Animatzaile Soziokulturalen Gipuzkoako elkarteak errekurtso jarri zion esku-hartze sozioedukatibo eta psikosoziala egiteko zerbitzuaren esleipen prozedurarako Udalak zehaztu zituen baldintza teknikoei, konkretuki, zerbitzua eman beharko luketen langileen profila zehazten duen puntuari. Errekurtsoen Administrazio Organoak errekurtsoa ebatzi bitartean prozedura etetea erabaki zen eta hala egon da hiru hilabetetan. Berriki, errekurtsoa ezestu dela jakinarazi zaio Udalari, eta ondorioz, zerbitzuaren lizitazio prozesua berriro abiatzea erabaki da.

  Eskaintzak aurkezteko epea beteta zegoenez, dokumentazio plikak ireki eta aztertzeko egutegi berria finkatu du Udaleko Kontratazio mahaiak; dagoeneko birritan bildu da, lehenean, aipatu errekurtsoaren inguruko ebazpena onartu eta lizitazio prozedura honetarako Kontratazio mahaia eratu zen eta, bigarrenean, aurkeztutako proposamenen lehen plika ireki zen, hau da, enpresen dokumentazio adminisratiboaren berri ematen duten plikak. Hala dakigu bi direla zerbitzu lizitazio honetara aurkeztu diren enpresak: Fudacion Samu eta Izan Intervencion familiar y comunitaria S.L. Bihar irekiko dira enpresa hauek aurkeztutako B kartazalak, hau da, proposatzen duten zerbitzuaren memoria-txosten teknikoari dagozkionak.

  Babesgabetasun egoeran dauden adingabe eta familiei eta bazterkeria arriskuan dauden helduei zuzendutako zerbitzua da Udalak esleitu asmo duen esku-hartze sozioedukatibo eta psikosoziala egiteko zerbitzua. Izan Intervencion familiar y comunitaria S.L. enpresarekin sinatu zuen zerbitzu honen azken kontratazioa Udalak, 2018an. Berez, apirilaren 2an amaitu behar zen baina kontratazio berrirako prozedura etenik zegoela ikusita, sei hilabetez, urriaren 2ra arte, luzatzea erabaki zuen Tokiko Gobernu Batzarrak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!