Esku-hartze sozio-hezitzaile eta psikosoziala egiteko zerbitzu kontratua urtebetez luzatuko du udalak

2020/02/28
Card image cap
Babesgabetasun egoeran dauden adingabe eta familiei eta bazterkeria arriskuan dauden helduei zuzendutako zerbitzua da

  2018an sinatu zuen udalak esku-hartze sozio-hezitzaile eta psikosoziala egiteko zerbitzu kontratua Izan Intervencion familiar y comunitaria enpresarekin. Bi urterako kontratua zen baina beste bi urtez luzatu zitekeenaren baldintzarekin. Zerbitzu kontratua apirilaren 2an amaituko dela kontuan hartuta, beste urtebetez luzatzea erabaki du gobernu taldeak, udaleko gizarte zerbitzuek hala proposatuta.

  Terapia arloan eta gizarte eta hezkuntza arloan, arriskuan dauden adingabeekiko familietan esku-hartzeko programa eta Oñatin arrisku egoeran dauden nerabeentzako kale hezitzaile programa betetzen du egun IZAN enpresak. Aldi berean gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsona helduei zuzendutako esku hartze sozio-hezitzaile eta psikosoziala ere betetzen du. Kasu guztietan bakarka, taldeka eta komunitate mailako interbentzioak uztartuz.

  Zerbitzuaren helburuak hauek dira: babesgabetasun eta bazterkeria kasuen detekzio goiztiarra, ekintza terapeutikoak eta hezkuntza arlokoak garatzea adingabeekin eta gizarte bazterketa egoeran dauden helduekin, eta arlo horietan udal-komunitate zerbitzuekin elkarlanean eta koordinazioan jardutea. Helburu horiek betetze aldera lehentasunezko programak zehazten dituzte gizarte eragileei, familiei eta banakakoei zuzenduta.

  Izan Interveción familiar eta comunitaria enpresarekin indarrean zuen kontratua, 2021eko apirilaren 2ra arte luzatzea erabaki du udalak. Data hori iritsita, beste urtebetez luzatzeko aukera izango da.


Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!