"Eskolara oinez" egitasmoaren baitan bideoa eta distantzien mapa osatu dira

2017/04/27
Card image cap
Herriko ikastetxeek eta udalak elkarlanean eta ikasle, irakasle nahiz gurasoen partaidetzaz aurten gauzatu diren bi ekimenak dira

Eskolara oinez egitasmoa 2014an abiatu zen bete asmo ziren helburuak zehaztuz. Ordutik, hainbat ekimen gauzatu dira. Bagabiltz ikurra sortu zen iaz eta ikasturte honetan bi ekimen berri gauzatu dira, eskolara oinez, patinetez edo bizikletaz joatera animatzeko bideoa batetik, eta Oñati oinez den-dena eskura izeneko mapa bestetik.

  Hiru minutu eskaxeko iraupena duen bideoan,"Eskolara oinez egitasmoaren onurak azaltzen dira: eskolara oinez, patinetez edota bizikletaz doazen ikasleak argiago eta aktiboago iristen dira geletara irakasleen esanetan, lagunartean joanda ibilaldia dibertigarria izaten da ikasleentzat eta gurasoek seme-alaben autonomia aipatzen dute. Bideoa udala eta ikastetxeetako web atarietan zintzilikatu eta sare sozialen bidez zabaltzen ari da jada.

  Oñati oinez den-dena eskura izeneko mapa berriz, distantziak azaltzen dituen mapa koloretsua da. Ikasleek hainbat zerbitzu-guneetara iristeko behar den denbora eta dagoen distantzia neurtu dute. Datu horiek mapa koloretsu honetan jaso dira, Oñatin, dena eskura dagoela begi bistan jarriz. Mapa maiatzeko Kontzejupetik aldizkarian argitaratuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!