Oñatiko udala

Errosarixo Bixamon egunean karrozak eta osagarriak uzteko biltokia Aita Mortara kalean, institutu atzealdeko aparkalekuan egokituko da.

2014/10/03
Halako hondakinak kale bazterretan uztea ekidin nahi da.

  Azken orduko leku aldaketa izan da karrozak uzteko biltokiaren kokalekuari dagokionean. Ez da Lizaur kalean jarriko, Aita Mortara kalean baizik. Konkretuki, institutu atzealdeko aparkalekuan, hesiaren ondoan.

  Errosarixo Bixamoneko mozorroa borobiltzearren egiten diren karrozak uzteko biltegia eratzea erabaki da. Goizean, hara eta hona eramaten diren osagarriak, arratsaldeak aurrera egin ahala edozein kale bazterretan uzten baitira. Hondakinak herrian barreiatuta utzi ez daitezen gune berezi bat prestatzea erabaki da. Gune berezi hori herritarren eskura jarri asmoz,  Aita Mortara kalean jarriko da, institutu eta unibertsitate atzealdeko aparkalekura sartzeko burdinezko hesiaren ondoan, hain zuzen ere.

  Errosarixo Bixamon egunean karroza eta elementu osagarriak edozein bazterretan utzi gabe biltoki honetara eramatea eskatzen da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!