Errenta eta diru bilketa teknikari lanposturako bigarren azterketa egingo da bihar

2016/04/11
Ariketa praktikoa izango da eta aurrekoa gainditu duten hiru lagunek egin ahal izango dute

  Lanposturako deialdian zehaztu zenez, bigarren ariketa praktiko honetan, hautagaiek, bete beharreko funtzioekin edo deialdiko gai zerrendako gaiekin lotura duten kasu praktikoak ebatzi beharko dituzte.

  Berez 9 lagunek eman zuten izena errenta eta diru bilketa teknikari lanpostua betetzeko hautaketa prozesura baina martxo erdialdean egin zen aurreko azterketara 4 bakarrik aurkeztu ziren eta 3k gainditu zuten. Hiru hautagai horiek izango dute ariketa praktikoa egiteko aukera. Azterketa, bihar, asteartean egingo da, 9.00tan, Bidebarrieta kaleko 18an dagoen Euskaldun berria aretoan.

  Errenta eta diru bilketa teknikariak funtzio ugari ditu: errolda fiskalak eguneratu, hiri katastroan edo jarduera ekonomikoen zergan emandako alta berriak konprobatu eta kitapenak eskatu, bide publikoaren okupazioa likidatu, hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga likidatu eta kobratu, landa lurren segregazio eskaerak prestatu eta planoak egin, zerga kitapenen eta errezibo kobraketen aurkako errekurtso eta erreklamazioak kudeatu edota, diru sarreren datak kontrolatu, besteak beste. Funtzio eta zereginen horietan oinarritutako azterketa praktikoa izango da biharkoa.

  Errenta eta diru bilketa teknikariari dagokion lanpostu hau aldi baterako beteko da, berez, beste zeregin batean eta behin-behineko izaeraz ari den plazaren jabea lanpostura itzuli bitartean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!