Oñatiko udala

Errenta eta diru bilketa teknikari lanpostua betetzeko hautaketa prozesua osatu da

2016/04/13
Azterketa praktikoaren eta lehiaketa faseko puntuazioak argitaratu dira

  Errenta eta diru bilketa teknikari lanpostua oposizio-lehiaketa sistemaz beteko du Udalak. Azterketaldian, froga teoriko eta praktikoa egitea aurre ikusten zen eta beharra bazegoen, euskarari dagokiona ere bai. Baina azken ariketa hauez da egin beharko aurreko biak gainditu dituzten hautagaiek eskatutako euskara maila agiri bidez egiaztatu zutelako.

  Azken azterketa, praktikoa, atzo bertan egin zen eta arratsaldean jada emaitzak publiko egin ziren udaletxeko iragarki taulan eta web atarian. Era berean, lehiaketa faseari dagokion puntuaketa ere argitaratu zen. Lehiaketa fasean, hautagaien esperientzia eta formazio osagarria baloratu da. Bigarren azterketaren emaitza eta lehiaketa faseko puntuazioarekiko erreklamazioren bat egin nahi izatera, larunbata, apirilaren 16a izango da azken eguna. Hortik aurrera jada, epai mahaiak, errenta eta diru bilketa teknikari lanposturako hautagaia proposatuko dio Udal Gobernu Taldeari, beti ere, oposizio lehiaketan puntuaziorik altuena lortu duen hautagaia.

  Errenta eta diru bilketa teknikariari dagokion lanpostua aldi baterako beteko da, berez, beste zeregin batean eta behin-behineko izaeraz ari den plazaren jabea lanpostura itzuli bitartean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!