Errekalderako bidea itxiko da bihar arratsaldean, goitibeheren lasterketa dela eta

2022/05/20
Card image cap
Moiua kaleko hainbat aparkaleku ere kenduko dira

  Errekalderako errepidea itxi egingo da bihar arratsaldean, goitibehera lasterketak dirauen bitartean. Errekaldeko jai egitarauaren baitan bihar 16:00retan hasiko da goitibehera lasterketa. Hasi baino minutu batzuk lehenago itxiko da auzorako errepidea, eta ireki berriz, proba amaitu eta errepidean jartzen diren babes elementu guztiak jaso ondoren irekiko da berriro.

  Era berean, hainbat aparkaleku kenduko dira Moiua kalean, goitibeheren ibilbidea eta babes eremua prestatu ahal izateko. Aparkaleku horiek ere, proba amaitu eta errepidea garbi uzten denean erabilgarri egongo dira berriro.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!