Errekalde herri eskolako bi ikaslek 10. Elkar Ilustrazio eta ipuin lehiaketa irabazi dute
Ikasmailaka banatzen da Elkar argitaletxeak antolatzen duen ilustrazio eta ipuin lehiaketa hau, partaideen adina kontutan hartuta, irudia edo narrazioa sortzeko eskatzen zaie. HH 4 urtetik LH 4. mailara bitarteko partaideei ipuin bat irudikatzea eskatzen zaie. Aurten Pello Añorgaren Ametsen basoa ipuina izan da ilustrazioa sortzeko oinarria. eta LH3 eta 4. mailako ikasleak biltzen dituen C kategorian, Eneko Moiua eta Julen Martiarena herri eskolako ikasleek lehenengo saria irabazi dute. Enekok eta Julenek, kolore eta testura ezberdineko oihal zatiz osatu zuten euren marrazkia, auto bat eta arbol bat irudikatu zuten. Bihar bertan izango da sari banaketa ekitaldia Donostian eta oñatiarrek jolas hezitzaile sorta bat eta 60 euroko opari txartela jasoko dute.
Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa hau 4-16 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Txikienek ilustrazioa sortu behar dute, esan bezala, eta LH5. mailatik DBH 2. mailara bitartekoei ipuina asmatzea proposatzen zaie. Horretarako ilustrazioa izaten dute oinarria; aurten, Elena Odriozolak sortutakoa izan da. DBH3 eta 4ko ikasleei azkenik, euskal abesti bat biñeta edo komiki batean irudikatzea eskatzen zaie. Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketaren helburua haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea da. Lehiaketa hiru modalitatetan antolatzen da, haur eta gazteen adinaren arabera.
Lehen aldia da Oñatiko ikasleak lehiaketa honetan saritzen direla, nahiz eta, aurreko urteetan, azken sarirako sailkapena zenbaitek lortu izan duten.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!