Errekalde eta San Lorentzo arteko pasabideko horma konpontzeko lanak eta Haur zerbitzuen esleipen berria hizpide izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/02/06
Card image cap

  Hirigintza eta Haurrak eta Gazteria batzordeetako gaiak jaso dira arratsaldeko bilerarako lan zerrendan, 9 guztira.
Hirigintza batzordearen eskutik herritarren eskaerak eta udalak herritarrei egiten dizkien errekerimenduak aztergai izango dira, hala, Errekalde eta Olabarrieta auzoetako hainbat jabekideei errekerimenduak egitea proposatuko da.

  Garaineko finka zeharkatzen duen Errekalde eta San Lorentzo arteko pasabidea ere hizpide izango da arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean. Pasabidea mugatzen duen hormetako bat mugitu egin da nonbait, eta zati bat jausteko arriskuan dagoela ikusi da. Konpontzeko aurrekontua eskatu zaio Egaralur enpresari eta horixe aztertuko da arratsaldeko bileran.

  Haurrak eta Gazteria batzordearen eskutik berriz, haur zerbitzuen esleipen berriaz berba egingo da. Txaloka ludoteka, udaleku irekiak eta haur eta nerabe etorkinen bertakotze Txipistin programaren kudeaketa zerbitzua Txatxilipurdi elkarteari esleitu zion udalak, 2017an. Urtebeterako kontratua beste bi urtez luzatzeko aukera sinatu zen eta epea betetzear dago. Esleipen berria egin bitartean, Txatxilipurdi elkartearekin udalak duen kontratua luzatzea proposatuko da arratsaldeko bilkuran.


Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!