Oñatiko udala

Erregistratu gabeko hegazti ustialekuen jabeek datuak udalari eman behar dizkiote

2021/03/05
Card image cap
Hegazti gripea gure artean zabaltzea saihestu nahi da

  Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez hegazti gripea hedatzeko arriskua dago Europa mendebaldeko eremuetarantz, hegazti basatien migrazioa dela eta. Azken asteetan halako fokuak atzeman dira basoko zein etxeko hegaztietan Landetan eta Kantabria eta Gironako basoko hegaztietan ere. Horregatik, biosegurtasun-neurriak indartu dira Gipuzkoako hegaztegi ustiategi guztietan, prebentzio neurriak areagotuz.

  Baina autokontsumorako hegazti ustiategi asko erregistratu gabe daudela jakinekoa da. Horien datuak ezagutzea beharrezkotzat jo du Gipuzkoako aldundiak, biosegurtasun neurri egokiak gauzatu ahal izateko. Horregatik, egun erregistratu gabeko hegazti ustialekuen jabeei datuak udaletxean jakinaraztea eskatzen zaie, ustialekuaren tamaina dena delakoa edota autokontsumorako izan.

  Ustiategiaren kodea, titularra, helbidea,harremanetarako telefono eta helbide elektronikoa, nahiz ustiatzen den hegazti espeziea, kopurua eta hazteko sistemaren berri ematea eskatzen da. Horretarako, HAZ bulegora joatea eskatzen da. Gogoan hartu, aurrez hitzordua hartu behar dela 010 doako telefonora deituta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!