Oñatiko udala

Errege Magoak San Martin egoitzara eta Parrokiara hurbilduko dira bihar goizean

2023/01/04
Card image cap
Haurren gutunak, eskaerak eta jostailuak jasoko dituzte

  Meltxor, Gaspar eta Baltasarri ongi-etorria egin eta haurrei harrera egiteko gunea prestatzearen ardura parrokiak eta katekesiak hartu dute, dozena bat gurasok eta katekesian dabiltzan umeen artean antolatu dute. Txoko bat atondu dute parrokiako klaustroan eroso egon daitezen eta Oñatiko haurren gutunak, eskaerak eta jostailuak hartu ditzaten. Herriko haur guztiek opariak izan ditzaten da ekialdeko magoen asmo eta nahia. Caritasen bitartez banatuko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek bihar jasoko dituzten jostailuak.

  Ekialdeko magoek bi geldiune egingo dituzte herrian, 10:00etan San Martin egoitzara joango dira eta 12:00etan Mikel Goiaingeruaren parrokiara. Parrokiara Santa Ana aretotik oinez joango dira Errege Magoak eta laguntzaileak. Klaustroan egongo dira haurren gutunak jaso eta beraien eskaerak entzunez eta beste haur batzuentzako jostailuak hartzen, esan bezala.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!