Oñatiko udala

Errege magoak antolatzeko deialdia zabaldu da Kultura departamentutik

2021/12/01
Card image cap
Meltxor erregea 2016ko kabalgatan (Arg:Goiena)
Udalak baliabide materialak, espazialak eta ekonomikoak jarriko ditu antolatzaileen esku

  Aurten ez da Errege magoak antolatzeko herritarrik aurkeztu eta hartarako deialdia zabaltzea erabaki du udaleko Kultura departamentuak. Interesa izan dezaketen talde eta herritar guztiei zuzendutako deialdi publiko eta irekia egin da. Helburua, Errege magoak antolatzea da, baina ekintza mugatu edo zehaztu gabe, hau da, kabalgata izan liteke, erregeentzako gutunak uzteko gunea, azken Gabonetan bezala, edo bestelako harrera ekitaldiren bat. Kultura departamentutik aukera guztiak irekita utzi dira antolatzaileek askatasun osoz proposatu eta gauzatu ditzaten, beti ere unean uneko osasun egoeraren eta indarrean dauden neurrien arabera. Ekintza aurrera eramateko behar diren baliabide material, espazialak eta ekonomikoak udalak jarriko dituela jakinarazi da kultur etxetik zabaldu den oharrean.

  Interesa duen herritar edo taldeak erabakia lehenbailehen hartu eta jakinarazi beharko du, abenduaren 8ra arteko epea jarri baita izena emateko. Mezu elektroniko bat bidaliz egin beharko da izen-emate hori eta helbidea, hauxe: kultura.idazkaritza@onati.eus

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!