Eroski supermerkatuari, libururik ez saltzeko errekerimendua egin dio udalak.

2013/01/25
Saltoki berria eraikitzeko baimena eman zenean, ordura arteko produktuak soilik eskainiko zituenaren baldintza jarri zen.

  Eroski kooperatibak eraikin berria jasotzeko baimena eskatu zuenean, salgai jarriko zituen produktuen esparrua ez handitzeko konpromisoa hartu zuen. Hau da, eraikin berriak azalera handitu arren salduko zituen produktuak lehendik saltzen zituen berak izango zirela adierazi zuen: elikagaiak eta drogeria produktuak.

  Udaleko hirigintza batzordeak jakin ahal izan duenez ordea, Eroskin bestelako produktuak saltzen hasi dira: liburuak hain zuzen.

  Bere egunean udalak jarritako baldintza eta enpresak berak hartutako konpromisoa gogora ekarriz, Eroski supermerkatuari libururik ez saltzeko errekerimendua egin zaio.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!