Oñatiko udala

Erosketak egiteko 50 orga zozkatuko ditu Txanda elkarteak ekainean

2022/06/13
Card image cap
Tokian tokiko produktu eta zerbitzuak kontsumitzearen aldeko sentsibilizazio kanpaina berria da

  #NiTokikozale iaz egindako sentsibilizazio-kanpainaren haritik Oñatin erosiz, Oñatin bizi! kanpaina berria abiatu du Txanda dendarien elkarteak. Herriko dendetan kontsumitzen duten bezeroen artean lema hori eramango duten 50 erosketa orga edo karro zozkatuko dira. Ekainean zehar erosketaren bat egiten duten bezero guztiak sartuko dira zozketan eta sari banaketa ekitaldia uztailaren 2an egingo da Errementari plazan. Orgen zozketaz gain, tokikozale diren guztiek oparitxoa izango dute ekainean erosketak egiterakoan.

  Herrian erosteak herria bizirik mantentzeko zein garrantzitsua den zabaldu nahi da Oñatin erosiz, Oñatin bizi! kanpainaren bitartez. Lelo hori daramaten biniloak ere jarri dituzte komertzioetan. Horietako askok digitalizazioan aurrera egin dute eta sare sozialetan aktiboki parte hartzen dute. Lotura horiek ikusi daitezke erakusleihoetan  jarri diren biniloetan.

   Oñatin erosiz, herria bizi ekimena Txanda elkarteak antolatu du, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!