Erizain produktuak, eskola materiala, aitzurrak eta erabilitako bizikletak batzeko kanpaina hasi du "Mali Elkartasuna" elkarteak

2019/03/22
Card image cap
Material bilketa kanpaina ekainaren 1era arte luzatuko da

  Mali Elkartasuna taldeko kide den Joxean Larrañaga parrokoak ekin dio material bilketa kanpainari. Batzen dena Maliko SAN elizbarrutira bidaliko da. Lau produktu mota ari dira batzen: erizain produktuak, eskola materiala, aitzurrak eta erabilitako bizikletak.

  Produktuen arabera bilketa lokal ezberdinetan egiten ari dira. Tiritak, bendak, gasak, esparatrapu eta zauriak garbitu eta estaltzeko materiala herriko farmazietan batzen ari dira. Eskola materiala halakoa saltzen duten estanko eta paper dendetan utzi daiteke: Irizar, Altuna, Urzelai, Haritza, Hirukar, Urzai eta Eurodendan. Aitzurrak eta bizikleta erabiliak berriz, Parrokiako bulegoetan edota Hermansoloñaren lokalean jasotzen ari dira. Bestelako materiala ere eraman daiteke.

  Mali elkartasuna elkartearen material biltze-kanpaina ekainaren 1era arte luzatuko da.

Iturria: Oñati Irratia0

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!