Epeleko zabortegiaren egoeraz informazioa eskatu dio Jaurlaritzak Mankomunitateari
Ez da lehen aldia Eusko Jaurlaritzak Epeleko zabortegiaz galdetzen duela, azkena, Gabonen bueltan izan zen eta orain bi hilabeteko Mankomunitatearen Juntan erantzun ziren. Epele itxita dago 2018az geroztik, ekonomikoki ez zelako bideragarria. Beste zabortegi partikular batzuek tarifa merkeagoak eskaintzen zituztela eta, bezeroak galtzen joan zen Epele eta Debagoieneko mankomunitateak ixtea erabaki zuen. Berriro irekitzeko egokitze-lanak egin beharko lirateke; 2 milioi euro inguruko inbertsioa aurreikusten du Mankomunitateak eta erakundea ez dago halako gastuetan sartzeko asmotan, etorkizuneko bideragarritasuna guztiz ziurtatu gabe. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak inbertsioaren finantziaziorako proposamenen bat balu, berba egiteko gertu leudekeela aipatu digu Mankomunitateko presidente Maite Antonek.
Eusko Jaurlaritza ingurumen plan berria egiten ari da eta, horren baitan, 2030erako EAEko zabortegien edukiera bikoiztu beharra aurreikusten da. Epele berriro irekitzearen aukera mahai gainean egon liteke, 465.000 tona hondakin biltzeko lekua baitu oraindik. Baina aurrez, esan bezala, 2 milioi euro inguruko inbertsioa beharko luke.
Epele hondakin industrial ez arriskutsuak jasotzeko zabortegia da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!