Epeleko zabortegiak ordutegi berria izango du bihartik aurrera
2018/01/31
Industria eta gremioek eramaten dituzten hondakin ez arriskutsuak jasotzen dira Epelen
Debagoiena osora zabalik dagoen zabortegia da Epelekoa. Aurrerantzean, eta bihartik bertatik hasita, ordutegi berria eta orain artekoa baino murritzagoa izango du Epeleko zabortegiak: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:30etara eta 15:30etatik 17:30etara, Mankomunitatetik jakinarazi dutenez.
Arriskutsuak ez diren hondakinen zabortegi honetan industria nahiz eraikuntza eta eraispeneko hondakinak jasotzen dira. Etxean obra txikia egiten duten herritarrek Urrutxuko Garbigunera eraman ohi dituzte hondakinak baina bolumen handiagoa mugitzen duten gremioek Epelera eramaten dituzte. Bertara ez dira herritar partikularrak joaten.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!