Oñatiko udala

"Enpresarean Foroa" Oñatin antolatu du Bai Euskarari ziurtagiriaren elkarteak biharko

2017/06/14
Card image cap
"Kooperatibismoa, erantzukizun soziala eta formula berriak" gaia jorratuko da Ulma Taldeko egoitza zentralean

  Interesa duten guztientzat irekia den ekitaldia, 9:00tan hasiko da Garagaltza auzoko ULMAko eraikin nagusian. Raul Garcia Taldeko lehendakariak koopertatibismoa, erantzukizun soziala eta formula berriak gaiaz berba egingo du eta euskarak kooperatibismoaren alor eta egunerokoan duen balioaz arituko da, besteak beste.

  ULMA Taldeari buruzko eta eskualdeko  euskal entitate eta profesionalei buruzko informazio zuzena jaso ahal izateko hitzordua da biharko Enpresarean Foroa. Bide batez, hurbiltzen diren profesional horiekin iritzi eta ideiak partekatu ahal izango dira.

  Saioa irekia da baina plazak mugatuak direnez www.enpresarean.eus atarian eman behar da izena. Lan eta bizi euskaraz da Bai euskarari ziurtagiriaren elkarteak duen lema eta horixe da Foro hauetan uztartzen dena, euskara eta lan mundua. Biharko solasaldi-gosari- eztabaida gunearen antolaketan Laboral kutxa eta Foru aldundiaren lankidetza izan du Bai euskarari elkarteak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!