Enpresa txiki eta ertainei doako aholkularitza aditu zerbitzua eskaintzen die Mankomunitateak

10 langile edo gehiago dituzten Debagoieneko enpresek 50 orduko doako aholkularitza aditua jaso ahal izango dute Hazinnova 2021 programarekin. Doako aholkularitza espezializatu honen helburua hobekuntzak ezartzea da produktuan eta enpresetako negozio-prozesuetan: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazio-finantzak. Innobasquek, Spri taldeak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dute programa. Interesa duten enpresek Debagoieneko Mankomunitatearen laguntza izango dute.
Hazinnova lagungarria izan daiteke hainbat helburu lortzeko: enpresaren efizientzia eta errentagarritasuna hobetzeko, gastu edo entrega-epeak murrizteko, enpresako pertsonak motibatzeko, merkatuko-kuota handitzeko, bezero-segmentu berrietara gerturatzeko, jabetza industriala babesteko, zerbitzu berriak diseinatu eta beharrizan teknologikoak definitzeko, besteak beste.
Zerbitzuaren berri emateko Debagoienean irailean jardunaldi bat egitea aurreikusten da. Informaziorako, Mankomunitateko Garapen Agentziara zuzendu behar da, enpresa@debagoiena.eus helbidera mezua bidaliz edo 943 793 090 telefonora deituta.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!