Oñatiko udala

Enplegua egonkortzeko prozesuan beteko den udaltzain plazarako onartu eta baztertuen zerrenda argitaratu da

2024/03/20
Card image cap
Plaza lehiaketa bidez beteko da

  Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdien artean jaso zuen udalak udaltzain plaza lehiaketa bidez betetzeko prozesua. Onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu da gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. 23 hautagai aurkeztu dira eta guztiak onartu dira. Era berean, epaimahaian arituko diren kideen zerrenda ere argitaratu da.

  Ohikoa denez, 10 eguneko epea ireki da erreklamazioak aurkezteko. Ondoren, onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda osatuko da eta dituzte merituen arabera egindako auto-balorazio handiena duten hautagaiei egiaztagiriak presentatzea eskatuko zaie. Udaltzain plaza lehiaketa bidez beteko da, esan bezala, eta lan esperientzia eta formazio osagarria egiaztatzen diren merituak erabakigarriak izango dira plaza esleitzerakoan.

  Udalak bete nahi dituen plazen inguruan, bestalde, argitaratu dira brigadako pioi plazarako azterketa praktikoen emaitzak. Pasa den astean egin ziren azterketak lau ariketa zituen eta bakoitza banaka puntuatu den arren, emaitza orokorra hartu da kontutan. Zazpi hautagaietatik hiruk azterketa praktikoa gainditu dute. Emaitzak, udal web atarian ikusgai daude eta erreklamazioetarako epea zabalik dago, apirilaren 2ra arte. Brigadako pioi plaza Enplegua egonkortzeko prozesuaren baitan beteko da baita ere, baina oposizio-lehiaketa sistemaz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!