Emozioek epaileen lanean duten eragina aztergai dute Lege Soziologia Institutuan
Epaileen lanean emozioek duten lekua eta eragina aztertzen duen mintegia hasi da gaur goizean Lege-Soziologia Institutuan. Lan taldearen koordinatzaileen esanetan, legeak inpertsonaltzat hartu dira betidanik eta ondorioz, epaileek aginte judizial inpartziala gorpuzten dute; emozioak, bizipen irrazional edota pertsonal gisa ikusten dira eta, aginte judizial inpartzial eta legezkoarekin talka egiten du. Baina gero eta gehiago dira arrazoiaren eta emozioaren arteko dikotomia hori zalantzan jartzen dutenak. Izan ere, arrazoia emozioaren menpe baitago eta arrazoizko erabakiak hartzeko orduan, emozioek rol garrantzitsu eta ona joka dezaketela baitiote ikerlari ugarik.
Unibertsitate zaharrean gaur bildu diren adituek epaileen lanean emozioek duten tokia landuko dute. Azterketa hori ikuspegi edo disziplina anitzetatik abiatuko dute; psikologia, neurozientzia, erretorika, gizarte-lana, osasuna edota kriminologiaren ikuspegitik abiatuta aztertuko dute eta bereziki, ageriko eta ezkutuko sentimenduak, eta emozioen eta epaileen lanaren arteko harremana moldatzen duten arauak jorratuko dituzte.
Mintegia, ohikoa denez, bihar arratsaldera arte luzatuko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!