Emanaldirik ez Oñati Irratian

2018/06/22
Card image cap
Hilerria argindarrez hornitzen duen kablea lapurtu dute bart

  200 bat metro kobre kable lapurtu dute bart hilerrian. Ondorioz, bertatik hornitzen diren hainbat zerbitzu eta gune argindarrik gabe daude: hilerria, Garagaltza eta Zañartuko kale argiteria eta Oñati Irratiko emisio-gunea.

  Udal langileak hilerrian daude arazoa konpondu asmoz. Behin betiko konponketak denbora beharko du baina gutxienik, behin-behineko irtenbidea eman nahi zaio. Izan ere, hilerriko argiteria ez ezik, hilkutxak mugitzeko erabiltzen den igogailua ezin da martxan jarri, eta beste horrenbeste irratiaren emisorearekin.

  Ez da lehen aldia hilerri inguruan kobre kablea lapurtzen dela baina oraingoan eragindako kaltea larriagoa izan da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!