Oñatiko udala

Emakumeen etxearen gobernantza eta kudeaketaz eztabaidatzeko bigarren saioa egingo larunbatean

2024/03/14
Card image cap
Otsailaren 24ko saioan landutakoari jarraipena emango zaio

  Gobernantza eta kudeaketa lantzeko lehenengo saioaren hasieran askotan nahasten diren bi kontzeptuok argitu ziren; laburrean azalduta, nola kudeatu erabakitzea litzateke gobernantza eta gobernantzan erabakitako ideia horiek gauzatzea, berriz, kudeaketa.

  Kontzeptuak argituta, etxearen erabileraz eta erabiltzaileez aurreko saioan egindako lanketa mahai gainera ekarri zen eta zein zerbitzu eman eta espazioen lagapena zein baldintzatan egin eztabaidatu zen, bestak beste. Baldintza eta oinarriak idatzita jartzearen beharra nabarmendu zen eta, edozein ekimenen aurrean, parte-hartze prozesu honetan adostutako oinarri eta balioekin bat egin beharko dela erabaki zen.

  Ondoren, Emakumeen etxeak izan behar dituen zerbitzu edo jarduera bakoitzak kudeaketari lotutako zein funtzio izan beharko lukeen zehazteari ekin zitzaion: ekonomia eta finantza, juridikoa eta administrazioa, proiektuen zaintza eta behaketa, harrera eta harremanak, informazioa eta aholkularitza, sustapena eta bidelaguntza, komunikazioa eta sozializazioa edo indarkeria jasaten duten emakumeen arreta koordinatzeko protokoloa aipatu ziren.

  Ariketa honek agerian utzi zuen kudeaketaren konplexutasuna; barne komunikazio argi baten eta lantalde bat edo batzuen beharra eta, kudeaketa garaian funtzio ezberdinak kontuan hartu beharko direnez, giza profil ezberdinak beharra, lan banaketa argi batekin. Kezkak ere azaleratu ziren: egitura malgu baten beharra, lan konkretu batzuetarako profesionalen beharra, harrera funtzioa zehaztearen beharra edo epe motz eta luzerako plangintzen beharra, besteak beste. Eta guztia bermatzeko, koordinazioa, erantzukizun eta babes politikoa eta baliabide ekonomiko eta pertsonalak ezinbesteko jo ziren.

  Guzti hori nola antolatu eztabaidatuko da larunbateko saioan. Kudeaketa eta Gobernantza II deitu zaion parte hartze saio irekia, 10:00etatik 13:30era, Eltziako hirugarren solairuan, aurreko saioak egin diren lokal berean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!