Emakume etxearen eraberritze-proiektua idazteko kontratua aztergai da Tokiko Gobernu Batzarrean

2022/06/02
Card image cap
Auzotasuna dirulaguntzen onuradunen berri ere emango da

  Emakume etxea egokitzeko kale Zaharra 13 zenbakidun eraikina erostea erabaki zen pasa den asteko Osoko Bilkuran. Gaur berriz, eraikina eraberritzeko proiektua idatzi eta lanen zuzendaritza egiteko Itziar Zelaia kontratatzea proposatu behar da Gobernu Batzarrean. Lan bikoitz hori egiteko hainbat aurrekontu eskatu ziren eta jasotako hiruren artean, merkeena, Itziar Zelaia arkitektoak aurkeztutakoa onartzea eskatuko da. Lana, 14.520 eurotan egitea proposatu du Zelaiak.

  Auzotasuna deritzon diru-atal gehigarriaren oinarri arautzaileak eta 2022ko aurreneko laguntza deialdiaren onuradunen zerrenda onartzea ere aztertuko da arratsaldeko bileran. Martxoaren 10ean argitaratu ziren Auzotasuna deritzon diru-atal gehigarrian aurreikusten diren dirulagutzetararako deialdia. Lezesarri eta Larraña auzoko eskaerak jaso dira. Dirulaguntza hauen oinarrietan, proposatutako egitasmoak udalaren eskumenekoak zein ardurakoak izatea edo auzoetatik haratago herri onura duten egitasmoak izatea aurreikusten da. Aurkeztu diren bi eskaera horietan irizpide horiek betetzen ote diren eta, hala bada, zenbateko dirulaguntzaz babestuko diren aztertu eta erabaki beharko du gobernu taldeak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!