"Emakume epaileak Ekialde Ertainean eta Afrikan" aztergai Lege Soziologia Institutuan

2018/07/05
Card image cap
Egungo errealitatea lege soziologia ikerketetan islatzea da mintegiaren helburua

  Geroz eta emakume epaile gehiago dago Ekialde Ertainean eta Afrikan. Horrek, emandako auzi ebazpenetan eragina daukala pentsa daiteke, baina ez dago gaiari buruzko ikerketa askorik. Emakume epaileen hazkundea ez da lege soziologia ikerketa lanetan islatzen, berrienetan izan ezik. Unibertsitate zaharrean gaur hasi den mintegiaren helburua, literatura hori aberastea da, ikerketa konparatiboa eginez.

  Azterketa arlo hau ikertzen hamar bat urte daramatzate Ulrike Schultz eta Gisela Shaw adituek. Mintegian parte hartzen dute eta orain arte egin duten lanaren berri emango dute. Baina haratago jo nahi dute eta mintegian ateratzen diren ondorioak lanean barneratuko dituzte. Ulrike Schultz bera da mintegiaren koordinatzaileetako bat. Besteak, Josephine Dawuni Washingtongo Howard unibertsitatekoa, Monika Lindbekk, Osloko unibertsitatekoa eta Rania Maktabi Norvegiako Ostfold unibertsitatekoa dira.

  Alemania, Herbehereak, Nigeria, Kuwait, Norvegia, AEB, Kanada, Finlandia eta Hego Afrikako 15 emakume aditu bildu dira Oñatin, gaur hasi den mintegian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!