Elurrak ez du aparteko arazorik sortu gurean

2020/03/30
Card image cap
Elur makinak Arantzazuko errepidea garbitzen aritu dira eta udalak ere palaz hornitutako ibilgailua gertu du

  Eguraldi aurreikuspenak bete dira eta gaur elur maila 300-500 metro artean egongo da ia egun osoan. Zaparrada giroa nagusitu da lehen ordutan eta ondorioz, goizean zehar, elurra mara-mara bota du kalean ere. Baina ez du zuritu. Bai ordea 300-500 metrotik gora. Arantzazurako errepidea, Urtiagaindik gora, arriskutsu egon da goizean eta elur makinak pasa zitezen abisua eman dute udaltzainek. Era berean, ibilgailu bat palaz hornitu da baserri bideak garbitzeko, beharrik izanez gero. Ez da ordea halako abisurik jaso udaltzaingoan. Bizi dugun konfinamendu egoerak trafikoa asko murriztu du baina auzo-bideetan ere, eta jendea lasai dago etxean,  errepidera irten beharrik gabe.

  Elur maila 300-500 metro artean dagoela-eta abisu horian gaude. Egoera hau bihar goiz-eguerdira arte luzatuko da. Goizean goiz zerua estalita egongo da eta zenbait lekutan elurra egingo du. Kostaldean euri txikia egingo du noizbehinka eta prezipitazioa sarriagoa eta ugariagoa izango da barnealdean. Goizean elur-kota igotzen joango da baina eguerdira arte 1000 metrotik behera kokatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!