Elurra 400-500 metrora egin dezakeela eta, udal baliabide teknikoak gertu eta arduradunak adi daude

2021/11/26
Card image cap
Udal brigadako langileei asteburuan lokalizatuta egoteko eskatu zaie

  Bihar arratsaldetik aurrera elur kota 400-500 metrora jaistea aurreikusten dute eguraldi iragarpenek baina igande goizetik aurrera kota gorantz joango dela ere iragarri da. Beraz, egoera ez da luzaroan mantenduko. Ez dirudi elurrak herri gunea  zurituko duenik eta goietan ere, gerorako iragartzen den euriak elurra garbitzea espero dute udal arduradunek. Ordu gutxitako kontua eta goiko auzoetara mugatutakoa izatea espero dute eta horretarako prest daudela adierazi dute.

  Goialdeko auzoetako bideak, baserri bideak, garbitzeko ibilgailuak gertu daude. Horiek gidatuko dituzten udal langileek ere adi egoteko abisua jaso dute. Ez dirudi elurra beheko auzoetara edo herri gunera iritsiko denik eta ondorioz, ez da bestelako neurri gehigarririk beharko. Baina badaezpada, garbiketa lan horiek nork eta nola egin ere aurreikusita dago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!