Eltziako Lagun Leku elkartea arratsaldero irekiko da, astelehenetik aurrera

2024/02/09
Card image cap
Lagun leku elkartearen inaugurazio ekitaldia, 2018an
Ekintza puntualetarako soilik ireki da azken lau urteotan

  Eltziako sarrerako solairuan Lagun Leku elkarteak duen lokala egunero irekiko da berriro. Otsailaren 12an, astelehenarekin, hasiko dira arratsaldero irekitzen, 17:00etatik 20:00etara. San Lorentzo, Olakua eta inguruko nagusientzat topaleku izatea lortu nahi da, berriro.

  Pandemiak guztiz etenarazi zuen Lagun Leku elkarteko dinamika, 2020ko martxoan. Ia urte eta erdiz itxita egon ondoren, ekintza puntualak antolatzeari berrekin zioten eta lokala horietarako propio irekitzen hasi ziren. Orain, pandemia aurreko egoerara itzultzea erabaki da, arratsaldero irekiz, eta, tarteka, ekintza bereziak eginez: bingoa hamabostero, memoria tailerra ostiralero edota film emanaldi eta ospakizunak, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!