Oñatiko udala

Eltzia-Pump track instalaziorako sarbidea egokitzeko lanak esleipenera atera dira

2024/02/21
Card image cap
Irisgarritasuna bermatzeko argiteria eta urbanizazio osagarria egitea jaso da proiektuan

  Eltzian pump track pista egokitzeko lanen kontratua atzo sinatu zen Poolsport soluciones SL enpresarekin. Lanean berehalakoan hastea aurreikusten da. Kirol instalazio berri hauen irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio proiektua idaztea eskatu zitzaion Mikel Altube arkitekto teknikoari. Instalazioaren argiteria eta sarbidea egokituko dira.

  3,5 metro zabalera inguruko bidea eraiki eta asfaltatzea aurreikusten da proiektuan. Segurtasuna bermatzeko argiteria ere egokituko da eta bidean 4 argi puntu jarriko dira eta pump track-a argitzeko beste hiru, ondoko eraikinetako fatxadetan. Lanen aurrekontua 112.758 euro da eta 8 astetan egitea aurreikusten da. Argiteriari dagozkion lanak aurreratu badaitezke ere, pump track pistarainoko sarbideari dagozkionak, kirol instalazioa amaitutakoan egitea aurreikusten da; bitartean, materiala garraiatzekoa ibilgailuak Eltzia aldamenean dagoen pistatik bideratuko dira.

  Martxoaren 15era arteko epea finkatu da enpresek proposamenak aurkeztu ditzaten. Pump track instalaziorako irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio lanen lizitaziora presentatzeko gaitasun teknikoa badutela frogatu beharko dute enpresek, azken bost urteetan egindako obren zerrendaren bidez. Halako antzinatasunik ez duten enpresek berriz, obrak egiteko zein makinaria, material eta teknikari talde duten adierazi beharko dute.

  Eskaintza ekonomikoa da lanak esleitzeko irizpide nagusia eta 80 puntuko balorazio orokorrean, proposamen ekonomikoak 75 puntu emango ditu eta berme epea luzatzeak, 5 puntu.

  Astean sinatu da Poolsport soluciones SL enpresarekin Eltzian pump track pista egokitzeko lanen kontratua, 88.840 eurotan eta 12 astetan egiteko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!