Eltzia eta Ugarkalde arteko poste baten tentsio altuko kableak izandako kontaktuak eragin zuen atzoko argi-etena

2023/01/18
Card image cap
Langilea matxura konpontzen, atzo gauean
Matxurak argindarrik gabe utzi zituen Oñargiko bezero guztiak, eraikinak eta kaleak

  19:00ak inguruan argindarrarik gabe geratu zen herrigune osoa, inguruko auzoetako zenbait eraikin eta kale argiteria ere bai. Herria ilunetan geratu zen ordubetez, gutxienik. 20:00etarako erdiguneko kaleetan hornidura berreskuratu zen baina gehiago itxaron behar izan zuten San Lorentzon, Olakuan, Ugarkalde edota Olabarrietan, 21:00-21:15ak arte. Matxurak Oñargiko bezeroei eragin zien.

  Eltzia eta Ugarkalde arteko zutabe batean tentsio altuko kablea isolatzen duen elementua hautsi zen, behar ez zuen kontaktua eginez. Arazoa ematen zuen linea nagusira konektatutako transformagailuak zatika konektatzen joan ziren, matxura lekua identifikatzeko. Azkenean, aurkitu eta konpondu zen.

  Bi lagunek min hartu zuten, jausita, eta horietako bat Arrasateko ospitalera eraman zen, orkatila apurtuta. Suhiltzaileak ere Atzeko kalean aritu ziren, Eskolatxo zenekotik kea irteten baitzen. Ez zen surik topatu. Hainbat alarma joka hasi ziren eta igogailuetan jendea irten ezinda geratu zen, bai etxe partikularretan, baita San Lorentzoko igogailu publikoetan ere. Argi-etenak iraun zuen bitartean ehundik gora dei jaso ziren udaltzaingoan, intzidentzia ezberdinen berri emateko edo gertatzen ari zenaz galdetzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!