Oñatiko udala

Elkartasuna eta lankidetzari buruzko lehen hausnarketa topaketa egingo da asteburuan Arantzazun TAU Fundazioak antolatuta

2015/09/15
Card image cap
“10 urte garai-aldaketa” testuinguruan kokatu nahi da topaketa

  10 urte bete baitira, frantziskotarren gobernuz kanpoko erakundeak lehen lankidetza proiektua martxan jarri zuenetik. Azken urteotan, gizarte arloan eta ekonomian nahiz politikan aldaketa handiak gertatzen ari dira, bai mundu mailan baita maila lokalean ere. Horretxegatik zenbait adituk diote aldaketa garaian ez baizik eta garai aldaketa batean gaudela.

  Zalantzak nagusitu diren garaian gaude eta lankidetza munduan ere igartzen dira zalantza horiek. Testuinguru honetan TAU Fundazioak elkartasun orokorra aldarrikatzen du eta nazioarteko lankidetza eta garapenerako heziketa, gizartearen eraldaketarako tresna gisa proposatzen du. Guzti horretaz hausnartzeko topaketak antolatu ditu astebururako Arantzazun.

  Hitzaldi- eztabaida saio irekiak eta taldekako hausnarketa saioak antolatu dira. Larunbaterako, Oscar Mateos, Cristianisme i Justicia elkarteko ordezkariaren hitzaldia iragartzen da eta iganderako berriz, Alfonso Dubois, HEGOA elkarteko kide eta 2007an Euskal Kooperantearen Saridunaren hitzaldia. Hauek gidatuta, aldaketaren garaia ala garai aldaketa?z eta gaur egun garapen kontzeptuaz ulertzen denaz eztabaidatuko da.

  Elkartasuna eta lankidetzari buruzko lehen hausnarketa topaketa hauek Arantzazuko Gandiaga Topagunean egingo dira eta parte hartu ahal izateko, izena eman behar da TAU fundazioan. Izena eman eta informazio gehiagorako hauxe Fundazioaren web orria:  www.taufundazioa.org

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!