Elkar Heziko hiru talde finalista izan dira STARTinnova programan

Pasa den astean egin zen finaleko saioa. Sailkatu ziren bost taldek landutako proiektua defendatu behar izan zuten. Bost horietatik hiru, Elkar Heziko ikasle-taldeak ziren.
MINIONS taldeak, bigarren saria lortu zuen Wonder Glass, betaurrekoak pertsonalizatzeko aukera ematen duen proiektuarekin. Smartphone bana jaso zuten Ibis Ines Ugarte, Asier Jimenez, Naia Rodriguez, Leire Ibarrondo taldekideek.
IZENBARIKOA taldea hirugarren sailkatu zen. Eko Boligrafoa egitasmoa aurkeztu zuten, alegia, boligrafoak pertsonalizatu eta hondakinik sortu gabe tinta hodiak birkargatzeko aukera duena. Proiektua landu zuten bost ikasleek e-book bana jaso zuten.
MONGIXAK taldeak berriz, bosgarren postua lortu zuen . Funtzio bikoitzeko mikrouhin labea aurkeztu zuten, jakiak berotu nahiz hozteko aukera eskaintzen duen mikrouhin labea. Egitasmoaren arduradunek, mobil kargadore eramangarri bana eskuratu zuten.
Gazteen ekintzailetasuna sustatzea helburu duen lehiaketa da STARTinnova. Laugarren ikasturte honetan, Gipuzkoa mailan 88 taldek hartu dute parte, horietatik lau oñatiarrak, Elkar Hezi ikastetxeko 16-17 urteko ikasleez osatutakoak. Eta lau talde horietatik hiru, finalean lehiatu dira.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!