Elkar Hezi ikastetxeak 2000 € bideratuko ditu errefuxiatuekin lan egiten duen proiektu batera

Boluntariotza izan da Elkar Hezi taupadak hamabostaldiaren barruan landu den gai nagusia eta Elkartasun azokan batutako dirua boluntariotza praktikan jartzera bideratuko da.
Pasa den domekan egin zen Elkartasun azokan, hainbat GKEk parte hartu zuten baina eskolak berak txosna eta salmenta postua jarri zuen. Txosna, eta ikasle eta gurasoek egindako gozo eta bitxien salmentatik, 1500 euro bildu ziren. Horiei, ikastetxeko gurasoen elkarteak emandako beste 500 euro batu zaizkio. 2000 €ak errefuxiatuekin lan egiten duen proiektu batera bideratuko dira, baina Elkar Hezi ikas komunitateko taldetxo batek zuzenean parte hartzeko erabiliko dira. Datozen hilabeteetan definituko da taldetxo horrek aurrera eramango duen boluntariotza esperientzia. Zehazten denean komunikatuko da herritarrek jakin dezaten.
Taupadak hamabostaldian eta pasa den asteko elkartasun azokan era batera edo bestera parte hartu duten guztiei eskerrak publikoki eman nahi zaizkie Elkar Hezi ikastetxetik.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!