Elikadura osasuntsuari buruzko tailerra egingo da otsaileko eta martxoko asteazkenetan

2019/01/17
Card image cap
Zahartzaro aktiboa sustatzeko asmoz, udalak antolatutako “Bizipoz” programaren baitan izango da

  7.aldia da Bizipoz programa antolatzen dela eta oraingoan elikadura eta osasunari lotutako hainbat saio eskainiko dira otsailean eta martxoan zehar. Tailerraren helburua, zahartzaro aktiboa sustatzea da. Horregatik, 55 urtetik gorakoei zuzenduta, elikadura aholkularitza eskainiko da otsailaren 6an hasita, otsaileko eta martxoko asteazkenetan. Zortzi saio izango dira guztira eta Bizipoz taldeko kideek eta Amaia Diaz de Monasterioguren adituak emango dituzte. Saio bakoitzaren hasieran azalpen teoriko motza egingo du Diaz de Monasteriogurenek, eta ondoren praktikan jarriko dute ikasitakoa.

  Bizipoz 7. programa hau hasi aurretik, aurkezpen txiki bat egingo da urtarrilaren 23an, 18:00etan Euskaldun berria gelan, saioen xehetasunak eta nondik norakoak azaltzeko. Tailerra, otsailaren 6an hasiko da eta hortik aurrera, martxo amaierara arte, asteazkenero izango dira saioak, 17:00etatik 19:00etara.

  Dagoeneko irekita dago izena emateko epea, urtarrilaren 30arte. Plaza mugatuak dira beraz, interesatuek izena lehenbailehen eman beharko dute, 638 516 973 zenbakira deituta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!