Ekonomia arloko gaiak nagusi dira gaurko Osoko Bilkurarako

2016/04/07
Card image cap
2015eko udal aurrekontuaren likidazioaren berri emango da eta diruzaintza gerakina aurtengo aurrekontuetara bideratzea proposatuko da

  Aste Santuko oporren ondoren, astebeteko atzerapenez egingo da Udalbatzaren hileko bilkura. Diru kontu ugari azalduko dira. 2015eko udal aurrekontuaren likidazioaren berri emango da eta likidazio horri dagokion diruzaintza gerakina, 2016ko aurrekontuaren egonkortasun defizita estaltzera bideratzea proposatuko da. Era berean, 2016ko aurrekontuaren egonkortasun iraunkortasunari buruzko komunikazioa egingo da. Hurrengo urtera begira, bestalde, 2017ko konpromisu-kredituak eta inbertsioen periodifikazioa onartzea proposatuko da. Hainbat kreditu aldaketarako espedienteen berri ere emango da eta diru kontuekin jarraituz, Elkarriz lagunduz  edo Txantxien proiektuaren jarraipena azalduko da.

  Hitzarmen ezberdinak ere hizpide izango dira gaurko Osoko Bilkuran: Okitaño San Martingo baratze elkartearekin hitzarmena, Auzotasun programa garatzekoa, Eltziako erabiltzaileen eta Udalaren arteko hitzarmena eta Debagoieneko Mankomunitatearen babesean,  Emakumeen Bira antolatzen duen taldearekin lau urterako hitzarmena onartzea proposatuko da.

  Guztira, gaurko bilerarako, 24 gaiko lan zerrenda osatu da. 19.30tan hasiko da eta Oñati Irratiak zuzenean eskainiko du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!