Oñatiko udala

Ekitaldi ibiltaria egin zuen EH Bilduk larunbatean

2023/05/22
Card image cap
Azken urteotan burututako proiektuen berri eman eta datozen urteetarako egitasmo batzuk azaldu ziren

  Azoka, Zubikoa kiroldegia, Errementari plaza, Ramon Irizar eta Martzelino Zelaia kaleak, San Martingo egoitza eta auzunea hautatu zituzten geldiuneak egiteko EH Bilduko udal ordezkari eta hautagaiek, larunbat goizean osatu zuten ekitaldi ibiltarian. Azken urteotan gauzatutako proiektuak azaldu eta datozen urteetarako egitasmoen berri ematea izan zen helburua.

  Ibilaldian zehar, eta gelditzeko lekuen arrabera, hainbat ekintza aipatu eta asmoetako batzuk aurreratu ziren: azoka biziberritu eta elikadura burujabetzarako bidean urratsak ematea; kiroldegia eraberritu ondoren, kirolean balio hezitzaileak sustatuz kirol eredu berri baterantz egitea; Onaro, energia plana eta energia berriztagarrien merkaturatzailea sortzeko egitasmoa; herri mugimenduen garrantzia berretsi eta ondare kulturalaren zaintza eta transmisioa azpimarratzea; herri gune nahiz landa auzoetan espazioak irisgarri bihurtzeko asmoak; zaintza plan integralaren egitasmoan, zainduei ez ezik zaintzaileei ere arreta eskaintzea; etxebizitzaren erabilera soziala sustatze; gazte eta nerabeen osasun mentalaz arduratzea edota unibertsitate zaharrean ikasketa gelak eratzea, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!