Oñatiko udala

Ekintzaileei zuzendutako prestakuntza tailer berriak antolatu ditu Mankomunitateak

2015/11/03
Card image cap
Azaroa eta abenduan zehar, 4, 6 eta 12 orduko ikastaroak emango dira

  Ekintzaile trebea, negozioaren bermea izenburupean aurkeztu ditu Debagoienako Mankomunitateak ekintzaileei zuzenduta osatu duen prestakuntza tailer ziklo berria. Azarorako bi tailer eta abendurako beste hiru programatu dira.

  Azaroaren 16, 18 eta 20an, negozio plan edo ideien bideragarritasuna landuko da eta hilaren 26an berriz, sormena lantzeko tailerra egingo da, ideiatik negozio eredurako urratsa nola eman argituz. Abenduaren 2an bestalde, komertzial plana eta ekintza plana izeneko tailerra egingo da. Hiruak, goizez, 9.30tatik 13.30tara emango dira Mankomunitatearen egoitzan. Abenduko azken bi tailerrek goiz eta arratsaldeko ordutegia izango dute: abenduaen 10ean, negozioen kudeaketa ekonomikoa landuko da eta 17an, mikroenpresen tributazioa.

  Tailer guzti hauek doan dira eta ekintzaileen araberakoa izango da tailer bakarrean edo gehiagotan parte hartu. Hori bai, plazak mugatuak dira eta aurrez izena ematea beharrezkoa da. Gainera, tailerrak aurrera eraman ahal izateko gutxieneko partaide kopuru bat ziurtatu nahi du Mankomunitateak.

  Ekintzaileei zuzendutako prestakuntza tailer hauen inguruko informazio gehiago: www.debagoiena.eus atarian edo Mankomunitateko honako telefono zenbakian eskuratu daiteke, 943.793090.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!