Oñatiko udala

Ekintzaileei zuzendutako informazio buletin elektronikoa sortu berri du Udaleko Enplegu Zerbitzuak

2015/09/23
Card image cap
Azken 5 urteotan auto-enpleguaz informazio eske hurbildu diren lagunei bidali zaie buletina

  Izan ere, enpresa berriak sortzeko Udalak hainbat zerbitzu eta laguntza eskaintzen ditu gaur egun: bideragarritasun azterlana egiteko tutoretza zerbitzua, enpresa berriak sortzeagatik diru-laguntzak, lokal lagapena Olaburu Zentroan eta langabetuak kontratatzeko diru-laguntza, besteak beste. Baina Oñatiko Udalak eskaintzen dituen zerbitzu hauetaz gain, Debagoienako Mankomunitateak eta inguruko beste erakunde batzuk ere, beren enpresa sortu duten ekintzaileentzat interesgarriak diren formazio saioak, jardunaldiak eta bestelakoak antolatzen dituzte. Zentzu horretan, egun eskaintzen duen zerbitzua osatuz, auto-enpleguari buruzko informazio ezberdinak biltzen dituen buletin elektronikoa sortu da. Buletinean, enpresa berria sortu duten edo sortze prozesuan dauden pertsonei interesgarriak izan dakizkieken gaiak biltzen dira. Udalaz haratago beste erakunde batzuek eskaintzen dituzten laguntza eta diru-laguntzak, formakuntza, jardunaldi, mintegi eta abar.

  Udaleko Enplegu Zerbitzutik bideratutako  buletin elektroniko honen lehen alea, irailaren 11n zabaldu zen. Lehen hartzaileak, azken 5 urteotan auto enpleguaz informazio esker zerbitzura hurbildu diren ekintzaileak izan ziren, 90en bat guztira. Baina hurrengo aleak eskuratzeko interesa dutenek aukera izango dute, eskaera, enplegu@onati.eus helbidera bidalita.

  Auto-enplegu gaien inguruko informazio buletin elektroniko honek ez du maiztasun jakinik eta informazio interesgarria bildu ahalaz osatuko da. Baina printzipioz, bizpahiru astero zabaltzeko asmoa da

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!