Oñatiko udala

Ekintza plana osatzeko fasea hasi da Harittu egitasmoaren baitan

2018/09/25
Card image cap
Larunbatean itxi zen Diagnostiko fasea aberatsa eta emankorra izan dela adierazi dute sustatzaileek

  Gaztelekuan egin zen batzar irekiaz osatu da EH Bilduk abiatu zuen HARITTU egitasmoaren lehen fasea, diagnostikoaren fasea. Larunbat goizerako antolatu zen tailerrak helburu bikoitza zuen: hainbat taldetan egindako diagnostikoa herritarrekin partekatzea eta oraindik parte hartu ezin izan zutenen ekarpena jasotzea. Emaitza ezin hobea izan zela adierazi dute sustatzaileek, adin eta perfil guztietako jendeak parte hartu baitzuen.

  Arlo bakoitzeko lan taldeak egindako diagnostikoa aurkeztu zuen eta ondoren, talde txikitan, falta zen informazioa osatu, proposamenen berriak egin eta soberan zegoena kentzeko aukera izan zen. Ideia berriak arlo guztietan  jaso ziren. Ekarpenak, lan taldeen esku daude orain eta eurei dagokie jasotakoa aztertu eta diagnostikora gehitzea. herriaren egungo egoera zein den irudikatzeko diagnostikoaren lehen fase hau lan bikaina eginda amaitu dela adierazi dute arduradunek. Era berean, bigarren faseari ekiten diotela aurreratu dute,hau da, ekintza plana zehazteko faseari. Zer aldatu behar den jakinda, nola aldatu zehaztea da orain kontua esan dute. Etorkizuneko Oñati hori diseinatzeko urtarrilera arteko epea eman diote euren buruei.

  Datorren urtean udal hauteskundeak egingo direla eta, ekintza plan hau herri programatik haratago joango dela aurreratu dute Harittu egitasmoaren sustatzaileek. Herri programa idazterakoan, egin den lana kontuan hartuko dela adierazi dute baina instituzioetatik haratago egin daitezkeen ekimenak ere jaso asmo dituztela argitu dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!