Oñatiko udala

EKIN SILVER ECONOMY programa antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak

2022/09/13
Card image cap
Zahartzaroaren sektorean negozio ideiaren bat duten ekintzaileei zuzenduta dago

  Adinekoen beharrei erantzungo dien enpresa sortu nahi duten ekintzaileak gonbidatzen dira Mankomunitateak babesten duen programa berrian parte hartzera. Sektoreko profesionalek emandako aholkularitza eskaintzen da, bai bakarka nahiz taldeka. Adinekoen beharrak eta biztanleriaren zahartzearen ondorioz sorten diren erronkak hartzen ditu kontutan Silver Economy kontzeptuak. EkinSilver Economy programaren helburua da zilarrezko ekonomia arloan diharduten enpresen lehiakortasuna hobetzea, ideia, produktu eta zerbitzu berriak identifikatu eta sustatuz.

  Programa adinekoen beharrei erantzungo dien enpresa bat sortzeko interesa duten pertsonei zuzenduta dago eta baita ere, Silver ekonomiaren esparruan negozio ideia bat garatu nahi duten tokiko enpresei. Gutxieneko proiektu bideragarriak sortzeko akonpainamendua eskainiko zaie, sektorea ondo ezagutzen duten profesional esperimentatuen laguntzaz.

  Interesatuek izena eman eta duten ideiaren azalpen txiki bat egin behar dute. Urriaren 3tik 14ra parte hartuko duten proiektuen berrespena egingo da, proposatutakoa eta ekintzaileen motibazioa baloratuta, eta urriaren erdialdetik aurrera ideiagintza saioak egingo dira. Lau saio izango dira eta, besteak beste, ideia, produktu edo zerbitzuak aztertuko dira, balizko bezeroak identifikatuko dira, komunikazioa eta marketina landuko da eta proposamenen aurkezpena egingo da. Ostiral goizetan, 9:30tatik 13:30tara egingo dira eta talde saioak izango dira, behar denean banakako saioz osatuko direlarik. Ondoren jada, prototipoak lantzeko beste banakako lau saio egin ahal izango dira, azaroaren 14tik aurrera. Saio guztiak Arrasaten, Mankomunitatearen egoitzan izango dira, datorren asteleheneko aurkezpenaren antzera. Irailaren 19an, 10:00tan egingo da EkinSilver Economy programaren aurkezpen ekitaldia.

  Egitasmo hau Debagoienako mankomunitatea, Eusko Jaurlaritza, Zainlab, Iraurgi berritzen eta SSI Taldearen babesean gauzatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!