Oñatiko udala

Ekialde Ertain-Hurbileko zuzenbidea aztergai da Sancti Spiritus unibertsitatean

2018/05/24
Card image cap
Egungo Ekialde Hurbileko politikara eta lege soziologiara hurbiltzeko helburua dute

  Lege Soziologiako Institutuan bildu diren 18 adituak Ekialde Ertain-Hurbilera begira izango dira gaur eta bihar. Ikuspegi akademiko ezberdinak uztartu eta inguru geografiko hartako politika eta lege soziologia aztertuko dute.

  Abiapuntua garrantzitsua dela diote mintegiaren koordinatzaileek. Izan ere, Ekialde Ertain-Hurbileko zuzenbidea gizarte zientzietatik ikertzen dutenek, egungo egitura juridikoetan zentratzen dira eta historian eta, sarritan, erlijioan sustraitutako ideia eta doktrinekin egiten dute topo. Ikerketa humanitateetatik bideratzen dutenek berriz,  testu azterketa bikainak egiten dituzte baina zaila izaten dute ikuspegia orokortu edota analisi konparatiboak egitea.

  Unibertsitate zaharrean gaur hasi den mintegian beraz, bi ezagutza akademiko eta ikerketa esparru horiek uztartu edo gutxienik, elkarganatzeko ahalegina egingo da. Bi joera horien arteko zubiak eraikitzen ahaleginduko dira, egungo Ekialde Hurbileko politika eta lege soziologia ulertu ahal izateko.

  Mahai gainera aterako diren gaien artean, zuzenbidearen muina, lege-agintea eta estatua egiteko moduaz eztabaidatuko da eta lege-ondare islamikoaren eraginaz ere arituko dira, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!