Ekainaren 22an argi-mozketa egingo da Errekalden, Moiua kalean eta Mendiko Kalen
Errekaldeko transformazio zentroko lehenengo transformadorean behe tentsioko kuadro bat instalatu eta zenbati etxe bloketako tentsioa 400 voltiotara aldatuko du Oñargik asteazkenean. Errekalde auzoan hobekuntza lan horiek egiteko inguruko argindar hornidura eten egingo da ekainaren 22an, arratsaldeko hiruretatik bostetara. Etanak honako eraikinei eragingo die: Errekalde auzuneko 2, 4, 15, 16, 17, 19, 21, 23, 24, 27, 29, 30, 32, 34 eta 37ari, Moiua kaleko 14tik 26ra arteko zenbaki parrei eta Mendiko Kaleko 2tik 10erako zenbaki parrei. Aipatu eraikinetan dauden etxebizitza eta negozioetara gaur bertan hasi dira jakinarazpen oharrak banatzen.
Errekalden egin asmo diren hobekuntza lanak arratsaldeko bostak baino lehen amaituz gero, argindar hornidura berehala martxan jarriko dela aipatzen da Oñargik zabaldu duen oharrean.
Instalazioak eta, ondorioz, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko lanetan jarraitzen du Oñargik.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!